es

Usansolo Herriaren Adierazpena

Herri txiki bat izan ginen, baina urteak aurrera joan ahala, gaur egun 5.000 inguru usansolotar bizi gara bertan. Usansolo hedatzen eta zabaltzen joan bada ere, beti sentitu eta gorde izan dugu Herri izateko gogoa eta grina.

Bereziki, 90.eko hamarkadan, modu bateratu eta zabalean adierazi genuen gainontzeko edozein Udalerrik Herri izateko duen borondate eta eskubideen jabe ginela. Garai hartan, anbizioz eta harrotasunez ekin genion gure Herriaren aitortzaren inguruko auzolanari. Esperientzia aberasgarria izan zen oso: alderdikerien gainetik Herri gisa sentituz eta ekinez, guztion interes kolektiboa lehenetsi genuen.

Auzolan eder hark gugan utzitako haziak bizirik dirau eta une berezi haietan bildutako indarrak berreskuratu eta areagotzea dugu egun erronka: XXI. Mendeko lehen txanpa honetan, gure Usansolo Bizkaiko 113. Udalerri gisa kokatu eta eraiki behar dugu, Usansoloko herritarren Hitza eta Erabakia errespetatuz.

Beraz, helburu hau lortu bidean eta indarrak bildu eta antolatzeari begira, HERRI PLATAFORMA sortu dugu, honako bete-beharrak ditugularik:

Bestalde, Usansolo Euskal Herriko zati bat den heinean, Euskal Herria gatazka politikoa eta indarkeria bake bidera eta aterabide demokratikoetara eramateko aukera baten aurrean aurkitzen delakoaren jabe gara.

Hau horrela izanik, ezinbestekotzat jotzen dugu Eskubide Zibil eta Politiko guztien aitortza, kontutan hartuta giza eskubide guztien aitorpena eta salbuespenik gabeko babesa direla eskubide horiexen oinarria.

Inoren aurkako mehatxu, presio, jazarpen, atxiloketa eta tortura guztiak desagertzearen aldekoak gara, edozein dela ere pertsona horien jarduera edota ideologia politikoa.

Itzuli